viernes, 19 de octubre de 2012

Aitzol Gogorza aske uzteko eskatuz elkarretaratzea burutu da ospitalean

 


Herrira mugimenduak elkarretaratzea egin du  Basurtuko Ospitalean larri gaixo dagoen Aitzol Gogorzaren askatasuna eskatzeko. Errenteriako presoak gaixotasun psikologiko larria du, nahasmen obtsesibo-konpultsiboa pairatzen du, eta bere osasun egoerak okerrera egin ondoren erietxera trasladatua izan da. Aitzolen egoera salatu eta bere eta larri gaixo dauden gainontzeko 12 euskal presoen askatasuna eskatzeko Herrira mugimenduak elkarretaratzea egin du. Aitzol eta larri gaixo dauden presoen askatasunaren alde, egun indarrean dagoen espetxe politikaren amaieraren alde, giza eskubideen errespetuaren alde, bakea eta konponbidearen alde dauden herrietarrak ekimenean parte hartzera dei egiten ditugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario